Ilgner Eraikuntza Enpresa Inkubagailu eta Ekintza Gunean bihurtu ahal izateko burutu zen prozesu bereziari esker, CEDEMI-k lurraldean egin nahi diren edozein motatako iharduerak ongihartu ditzake. Eraldaketa prozesu honek Altos Hornos de Vizcaya-ren menpe zegoen eta inguruko ekonomiaren motorra zen eraikuntza historiko baten berriketa osoa suposatu zuen, leku argitsu eta gardenak lortuz eta ondorioz eraikuntzari funtzionalitate handia emanez.
Ilgner eraikuntza instalazio hauetaz hornitzearen helburua inkubagailu soil bat baino gehiago lortzea da, eskualdeak eskatzen duen izaera soziokulturalaren beharrak gauzatu ahal izateko. Ilgner Eraikuntzaren inaugurazioa baino lehen Ezkerraldeak ez zuen era guztietako iharduera sozialak -konferentziak edo esposisioak adib.- bete zitzakeen gune moderno bat. Zegoen gabezia hau Ilgner pabiloi bereziarekin gainditu egin da.